Benooo! Pandemia ta gero berriro bueltan gaude! Abesti berriak egiteko aprobetxatu dugu, ez dira asko, baina oso pozik gaude emaitzarekin. Bihar garesen, zuzenean aurkeztuko ditugu. Ta gure asmoa da estudio batean ongi grabatzea ta bideokliparen bat egitea. Baina badakizue, gure erritmoan :)
Berri txarrak ditugu kontatzeko:
Arrazoi pertsonalak direla eta Amaiak ezin izango du gurekin jarraitu, taldearentzat kolpe gogorra izan da, baina aurrera egiteko asmoa daukagu. Pianujole bat bilatu edo abestiak moldatu, nola edo hala, aurrera!
Badago bideoklipa! ea gustatzen zaizuen!
Aupa zuek!
Azkenian lan asko egin ondoren bukatu dugu dena: Aurrekoan esan nizuen abestiaz gain, bideoklip ederra egin dugu ere abestia aurkezteko. Hurrengo egunetan izango duzue dena ikusgai eta entzungai plataforma ezberdinetan. Bitartean ta aurrerapen moduan Abestiari egindako portada jarriko dizuet hemen:
Kaixoooo! Aspaldi ez nizuela ezer kontatzen ta gaur sorpresatxo bat daukadanez animatu egin naiz.
Egun hauetan Altsasuko gazteen sententzia lotsagarria ezagutu dugu ta gure partetik elkartasun osoa adierazi nahi diegu...Horretaz aparte Espainiako "justiziaren" funtzionamenduaren mila adibide ezagutzen ditugu, Egunkaria, HB, raperoak, Evaristo... Baneraman denboralditxo bat gai honi buruzko letra bat egiten, ta Altsasukoa ta gero estudiora deitu ta abestia grabatu nahi nuela esan nion: Atzo grabatu nuen guida ta hurrengo astean bukatuko dugu. Beraz laister abesti berri bat izango duzue entzungai. Gaia dela eta, amorruaz betetako abestia da ta ondorioz nahiko abesti kañeroa atera da, guk normalean egiten ditugunak baino metaleroagoa... Megadeth ezagutzen duzue? ba hori...:) Baina lasai, katxondeo puntu bat sartu diogu estribilloan ere :) espero dut zuen gustokoa izatea, ni behintzat oso pozik nago.
Aurrerapen bezala abestia "Egia hil da" deituko dela esango dizuet.
ondo segi!
Kamisetak baditugu jada!
Neskentzat:
-Mauka motza: Beltza eta turkesa
-Tiranteduna: Beltza eta franbuesa
Mutilentzat:
-Mauka motza: Beltza eta grisa
Bat lortu nahi baduzu jarri harremanetan: facebook, email, tef...
Oporretan juten dira taldekide batzuk beraz iraila arte ez dugu kontzerturik emango. Mila esker boloak eskaintzeko deitu diguzunei, ea hurrengo batean konpontzen garen.
Hilabete honetan kamisetak egiteko aprobetxatuko dugu...ea nola ateratzen zaizkigun!
Ondo pasa uda!
Atzo Jaimek ez zuen Irurtzunen jo lan ordutegia dela eta, baina oso gustora geratu giñen emandako kontzertuarekin, primeran pasatu genuen.
Aintzanek espreski kontzertuetarako egindako praka batzuk estrenatu zituen... oso politak! orain kamisetak egin beharko ditugu praka hoiekin konbinatzeko! buruan daukagu jada :)
Astehelenean 17an Berriozarreko irratira joango gara diska aurkezteko, oraingoz kritikak onak izaten ari dira eta badirudi jendeari gustatzen zaiola. Ensaioetan hitzegin eta azkeneko diskaren "Hodei beltz bat" abestia zuzenean jotzeko prestatzen hasi gara: youtuben ez ditu entzunaldi asko baina guretzat temazo bat da ;)
Orain kontzertuak emateko gogokin gaudenez dataren bat bilatu beharko degu, ateratzen denean esango dizuegu!
Aupa ahi!
non nahi kitarra puak egin ditugu! oso politak!
Entsaioekin aurrera goaz ta diska berriaren lehenengo 3 abesti sartu ditugu "set list" ean jada. 25ean Saharen aldeko lehenengo festibalean Besarkaden iratxoa joko dugu lehendabiziko aldiz. Pasatu zaitez!
Egun hauetan gertatukoa:
Facebook orria in dugu gure musika jende gehiagori erakusteko nahian.
Argazkiak in dizkigute Entreto2 aldizkarian erreportai bat iteko, rock estatal aldizkariaren 31.alean gure diska berriaren kritika agertuko dela enteratu gara ere... ea nolakoa den! :)
Akelarreko kontzertua eta gero ensaioetara bueltatu gara eta "Besarkaden Iratxoa" abestia prestatzen ari gara hurrengoan, zuzenean jotzeko.
Diska iritsi zaigu jada! 28an egingo dugun kontzertuan, publikoaren artean banatuko dugu opari gisa. Diska ezagutarazteko euskalerria irratian egon giñen asteartean, oso gustora taldeko eta abestietako gorabeherak azaltzen. Aipatzeko ere "Rock estatal" aldizkarian egin diguten entrebista:
Urte berri on guztioi!
Diska fabrikan dago jada! laster izango dugu eskuetan :)
Plataforma digitaleetan urtarrilaren 28an egongo da entzungai, ala ere, Youtuben aurrerapen batzuk jarri ditugu jada eta diska atera baino lehen beste abestiren bat igoko dugu ere: hurrengo astean "denbora lapurrak".
Diska berriaren diseñu grafikoa Joseba Lauk ingo du berriro ere, oso pozik geratu giñela aurreko diskarekin. Gure ideia zein den berarekin hitzegin ta gero lehenengo bozetoak bidali dizkigu eta flipatu in dugu, artista bat da tipoa!
Portada dela eta diskaren izenburua aldatu dugu, eta "otsoen abesti tristeak" izan behar zen abestiari ere, diska bezala jarri diogu: PIZTIAK HIL DITUZTEN PIZTIAK
Poliki poliki bagoaz lana bukatzen: Gaur azkeneko detalleak grabatuko ditugu ta mezklarekin hasiko gara. Urte bukaerako prest izango dugu diska berria. Itxura ona du, gutxienez taldekideak pozik ikusten ditut! Ea zuei ere gustatzen zaizuen!
Aste honetan ostiralean Legardan daukagun kontzerturako ensaiatzen hasi gara. Lan asko dugu oraindik kitarrista berriarekin egiteko, baina poliki poliki lortuko du. Animo Jaime!
Estudioko lanari buruz...5 abesti eginda ditut jada (gida), baina 6.arekin blokeatuta nago... egiten dudan guztia kaka bat, ez zait gustatzen. Pijoak bihurtu gara! :)
Alkrania estudietako Arkaitz Miranda eta biok bukatu dugu jada 4 abesti berrien gida. Bihar 5. batena egitera noa eta ahal bada 6. abesti bati bueltaren bat emango diogu ere. Martxa honetan ea udan disko berria grabatzen dugun! Aurrekoa bezala 6 abestikoa...baditut jada idei batzuk azalerako :)
Aurrerapen bezala esango dizuet abestiak oso guay daudela:) baina haien artean ezberdinak direla ere, oso ezberdinak. Ona hemen behin behinezko izenburuak eta bakoitzaren gaia:
Hodei beltz bat: triston, nire txakurra, ia ia hil egiten da eta abestia egin nuen horri buruz.
Denbora lapurrak: Erlazio sentimentalei buruzko abestia
Besarkaden Iratxoa: Erlazio sentimentalei buruzko abestia
Europa gezurra da: Siriako errufuxiatuekin europak izan duen portaerari buruzkoa. Lotsa.
Pijoak bihurtu gara: Gipuzkoan jarri nahi duten errauztegi buruzko abestia.
Otsoen abesti tristeak: Aurten Euskal herriko azkeneko otsoak hiltzeko baimena eman zuen bizkaiko diputazioak. Lotsagarria. Otsorik gabe geratu gara.
Joan den astean sartu nintzen estudioan abestien giak grabatzeko. Oraingoz 4 atera dira. Ea aste honetan ze ateratzen den ;)
Ekainan 2 edo 3 abesti grabatzea espero dugu. Berriro ere Alakrania estudioetan sartuko gara.
Eva jun zenetik Jaime Navarro ibili da gurekin ensaioetan. Poliki poliki badoa abestiak ikasten eta laister prest egongo da gurekin zuzenean jotzeko. Ostiral honetako kontzertuan ez du joko baina hurrengorako oholtzaren gainean izango dugu.
Iritsi zaigu azkenian Maxia! dotore geratu da! Hasi gara banatzen lagunen artean. Kontzertuetan oparituko ditugu ere. Abestiak ala ere plataforma digital guztietan dituzue entzungai. Ea gustoko
duzuen!
Hurrengo larunbatean Antsoainen egongo gara kontzertua ematen. Larunbatak 31n Bikupe elkartean. Gauerdian hasiko gara. Ateratzear dagoen gure diska berriaren 5 abesti joko ditugu, beste batzuen artean.
Euskararen aldeko bigarren bilduma hau abenduaren 19an aterako da Diario de Noticias ekin. Bertan Los suaveseko Yosik gurekin grabatutako abestia agertuko da.
Udan 4 abestiko Maxi singel bat ateratzeko asmoa geneukan, baina azkenian 2 abesti gehio sartzea pentsatu dugu. Hori dela eta zeozer atzeratuko da Maxi singelaren kaleratzea.
Gure Eva ama izan da aurten eta umea dela eta denbora gutxi dauka taldeari eskaintzeko. Asko pentsatu ondoren taldea ustea erabaki du.
Pena handiz hartu dugu berria baina aurrera jarraitu nahi dugunez kitarra berri bat bilatzen hasi gara.
Ea laster norbait aurkitzen dugun kontzertuak eman ahal izateko! ilusioarekin bazaude jarri zaitez harremanetan!